Sinopsia
Hitzek, mugimenduek, emozioek, bizitako esperientziek eta beste pertsonekin elkarekintzak, gure esentziak busti eta kolore ezberdinez betetzen dituzte. Era berean, gure tonalitateekin besteon esentziak bustitzen ditugun moduan.
Tonalitateak ez dira aldagaitzak; ezta pertsonen esentziak ere. Are gehiago, biak etengabe tintatzen, diluitzen eta nahasten doaz, bidean Kolore berriak sortuaz.
DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonek beren kolore paletak partekatzen dituzte, beraien bagajea, beraien bizita; biak ortzadar berri batetan funditzera iritxi arte.
Fitxa artistikoa
ZUZENDARIA
Asier Zabaleta.
KOREOGRAFIA
Asier Zabaleta.
DANTZARIAK
Idoia Rodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Arenas.
MUSIKA
Iñar Sastre.
ARGAZKIAK
Asier Zabaleta.
IRAUPENA
25 minutu
BEHAR TEKNIKOAK
Gutxieneko espazioa: 9m X 9m.
BESTE BEHAR BATZUK:
– Kale espazioa: Ahal bada eszenatokirik gabe, eta bai ala bai zoru leunarekin. Ez da dantzarako zoru berezirik edo linoliorik behar.
– Obran koloretako Holi hautsak erabiliko dira. Beraz, amaieran Lurrean hedatutako arrastoak
geratuko dira.
– Bi pertsonentzako kamerinoa dutxarekin.
SOINU BEHARRAK
– 2 X PA 500W kanaleko.
-Nahasketa mahaia. Ahal bada digitala. USB edo minijack konexioa.
ARGI BEHARRAK
-Gauean eginez gero, argi orokorra (diseinu eta aldaketarik gabe).
PERTSONALA
-Leku eta ekipoaren ezaugarri tekniko guztiak ezagutzen dituen teknikari bat muntaia, entsegu eta emanaldian
KONTAKTUA:
www.ertza.com
info@ertza.com


