-
Gran Canaria-ko 10MASDANZA jaialdian bakarlanen 1.Saria, “EGO” lanarekin.
-
“XXII Certamen Coreográfico de Madrid”-en 3 Sari: “Centro Coreográfico Galego”-n egoitza artistikoa. Biretarako laguntza eta Dantzari onenari (Eneko Gil) Fundación AISGE saria.
-
2.010 Errusiako “Chelyabinsk” estatuan Koreografia Garaikide arloan 1. Saria eta Errusiako Urrezko Maskara sarietan bi izendapen: Dantza Garaikide ekoizpen onena eta Koreografo onena “Next in line” lanarekin.
-
Euskadiko lan onenari saria, Leioako 2014 UMORE AZOKA jaialdian, “4X4” ikuskizunarekin.
-
Ibilbide artistikoari saria. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen eskutik XIII Dantza Sarietan.
-
Euskadiko kale ikuskizun onenari saria,Leioako “2017 UMORE AZOKA” jaialdian, “MEETING POINT” ikuskizunarekin.
-
MAX SARIA KALEKO IKUSKIZUN ONENARI – ARTE ESZENIKOEN XXI MAX SARIETAN.
Ibilbidea
ERTZA, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.
ERTZA-k bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle berriak bilatu.
Sortu zenetik, ERTZA-k ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Mozambique, Corea, Hungaria, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta Espainia.
Sorkuntza arloan eginiko lanez haratago, ERTZA-k hainbat formakuntza eta sentsibilizazio proiektu jarri ditu martxan.
MEETING POINT
MAX SARIA KALEKO IKUSKIZUN ONENARI
ARTE ESZENIKOEN XXI MAX SARIETAN 2018


