N.A.N.

Sinopsia

Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da N.A.N. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. IÒar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.

Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen Jainko bat bezalakoa al da aberria?

“Aberria ala hil”, nork bere burua hil? besteak hil? Zer da aberria bizitza gabe?

Fitxa artistikoa

ZUZENDARIA
Asier Zabaleta

AKTOREAK
Asier Zabaleta, Iñar Sastre

BIDEOA
Iker Urteaga

BEREZKO MUSIKAL

Iñar Sastre

TESTUAK
Asier Zabaleta eta herrikoiak

ARGIAREN DISEINUA

Oscar Grijalba

ARGAZKIAK
Gorka Bravo

MARRAZKILARIA

Eugenio Paccelli Horta

BANAKETA
Arantza Balentziaga

ESZENOGRAFIA

Pello Artola

IRAUPENA 
50 minutu