Sinopsia
Ikuskizun bat beste baten barruan. Deserriratutako protagonista bat, berea ez den ikuskizun baten jabe egiten dena. Ikuslearen buru barnera bidaia bat. Musikari bakar bat, bateria eta pianoarekin. Hitzezko eta dantzatuzko lengoaien nahaspila bat. Musika kontzertu bat. Antzerki obra bat. Dantza ikuskizun bat. Abeslari bat… “Ikuslearen showa” gauza guzti horiek batera da, baina horietako bat ere ez zehazki.
Azken finean, musika zuzenean duen dantza ikuskizun bat da, antzezpen publikoetan ematen diren konbentzioen inguruan hausnartzeko aitzakiarekin erabiltzen dena.
Fitxa artistikoa
IDEIA ETA ZUZENDARITZA
Asier Zabaleta
INTERPRETEAK
Henrique de Souza, Marina Scotto, Thiago Luiz Almeida, Sergio Nguema
BEREZKO MUSIKA
Iñar Sastre
KOREOGRAFIA
Asier Zabaleta dantzarien laguntzarekin
BANAKETA
Arantza Balentziaga
JANTZIAK
Asier Zabaleta
LAGUNTZA
Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamendua
IRAUPENA
30 minutu


