Sinopsia
Geure erantzukizunetik askatzeko asmazioa ote da jainkoa? Askatasunari diogun izua baretzeko modua? Beste norbaitengan sinestearen poderioz, geure buruengan ez sinestekoa? Beldurrari errentagarritasuna ateratzeko era zikoitza, ala haraindiko munduen itxaropena? Zenbaitentzat herriaren opioa dena, kontsolamendua eta indarra emateko erritual sorta da beste batzuentzat. Batzuentzat sineskeria antolatua dena, bizitzaren zentzurik eza zedarritu eta arautzeko modua da bestetzuentzat. Gertaerak daude batetik, eta gertaera horien interpretazioa, bestetik. Gauzen zergatia haurren seta eta xalotasunarekin galdetzen dutenen begiradan kokatzen da ACT OF GOD. Zer da komenigarriago, drama ilunari etsipen kristauarekin behatzea, ala datorrenari umore beltzarekin heltzea? Balio al dute garai berriotan berba zahar eta higatuek?
Hitza amaitzen den lekuan, ulua baino ez zaigu geratzen. Oihukatutako ulua, eta, zergatik ez, dantzatutako ulua.
HARKAITZ CANO
Fitxa artistikoa
ZUZENDARITZA
Asier Zabaleta
LAGUNTZAILEA
Arantza Balentziaga
DANTZARIAK
Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Noemí Viana, Asier Zabaleta
KOREOGRAFIA
Asier Zabaleta
AKTORE ZUZENDARITZA-DRAMATURGIA
Ander Lipus
TESTUAK
Harkaitz Cano
SOINU DISEINUA
Xabier Erkizia
ARGIZTAPENA
Oscar Grijalba
GRAFISMOA
Iker Urteaga
BANAKETA
Arantza Balentziaga
IRAUPENA
1 ordu inguru


