Sinopsia
Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da N.A.N. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. IÒar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.
Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen Jainko bat bezalakoa al da aberria?
“Aberria ala hil”, nork bere burua hil? besteak hil? Zer da aberria bizitza gabe?
Fitxa artistikoa
ZUZENDARIA
Asier Zabaleta
AKTOREAK
Asier Zabaleta, Iñar Sastre
BIDEOA
Iker Urteaga
BEREZKO MUSIKAL
Iñar Sastre
TESTUAK
Asier Zabaleta eta herrikoiak
ARGIAREN DISEINUA
Oscar Grijalba
ARGAZKIAK
Gorka Bravo
MARRAZKILARIA
Eugenio Paccelli Horta
BANAKETA
Arantza Balentziaga
ESZENOGRAFIA
Pello Artola
IRAUPENA
50 minutu


